FACEBOOK: HAU BAI!!!


10 urte baino gehiago dira Facebooken erregistratu nintzena eta ordutik aurrera egunero erabiltzen dut. Hasieran, gehienbat lagunekin kontaktuan egoteko baino ez nuen erabiltzen, baina gaur egun nire lanarekin lotutako hainbat aspektutarako ere erabiltzen dut.

Jadanik 141 lagun ditut eta ez dakit asko edo gutxi diren, baina benetan daudenak izan beharrekoak dira: nire txikitako lagunak, eskolakoak, kuadrillakoak, ikasturte askotako lankideak, bidaietan egindako lagunak, ikastaroetako kideak… Oso interesgarria da guztiekin kontaktuan jarraitzea eta gure eguneroko bizitzako erritmo bortitzak ez digu uzten kontaktu hori online besterik egiten.

Orain arte ez naiz lan kontuetako talde askotako kide izan, “DBH eta Lanbide hezkuntzako ordezkoak” taldeko kide naiz, zeinak 4772 kide ditu eta baita “UNIR-Módulo III-Master secundaria” taldekoa, zeinak 50 kide dituena. Bestalde, azken egunetan beste talde batzuetara elkartu naiz: “Entornos personales de aprendizaje y redes sociales en áreas científicas” 26 kiderekin, “Docentes” 41801 kiderekin eta “CREAR: compartiendo recursos de la enseñanza y aprendizaje en la red” 6677 kiderekin. Azken talde hauetan sartu naiz, gehienbat talde handiak direlako, kide askorekin eta horrela dibertsitatea egongo da pentsamentuetan, metodologietan, materialetan… Ideia berri asko jasotzeko aukera!

Gainera, irakaskuntzarekin eta batez ere zientziekin zerikusia duten hainbat orrialde jarraitzen ditut, hala nola: por amor a la ciencia, me encanta la ciencia, un poco de ciencia por favor, ciencia para todos, Urdaibai Bird Center… Informazio berri jasotzeko asmoz.

Twitter  ttps://twitter.com/monasgernika  ere, facebooken antzeko sare soziala dela ikusi ahal izan dut azken egunetan, orain arte pentsatu izan dut bakarrik harreman sozialetarako erabiltzen zela eta jende gehienak “famosilloak” ikustatzeko erabiltzen zuela. Baina orain konturatu naiz irakaskuntzarekin eta zientziekin lotutako hainbat talde daudela eta sare sozial hau ere garrantzitsua izan daitekela niretzat. Bestalde, facebook eta twitter antzeko ikusten ditut erabileraren aldetik, jendearekin kontaktuak, taldeen eraiketa, informazioaren elkarbanatzea… Bakarrik ikusi dudan desberdintasun erakargarriena da, twitterren jenda jarraitu dezakezula baimenik gabe eta facebooken laguna esateko eskaera egin behar dozu eta onartzen dizue edo ez.


Oraingoz, bat aukeratzekotan facebookekin geldituko nintzen, batez ere, ohituragaitik!

Comentarios

Entradas populares de este blog

FEEDLY: VENTAJAS Y DESVENTAJAS

NOLA HASI NIRE PLEA ERAIKITZEN?