NOLA HASI NIRE PLEA ERAIKITZEN?

Aurreko sarrera batean hitz egin dut PLEari buruz, azaldu dut jadanik zer den eta aipatu dut PLE bat eraikitzeko dudan asmoa. Beraz, orain aurrepausu bat egiteko ordua heldu da, gauza ez da bakarrik asmo baten geldituko eta nire PLEa eraikitzen hasi behar dut.

Hainbeste PLEren adibide ikusi ondoren eta interneten PLEari buruzko hainbeste dokumentu irakurri eta bideo ikusi ondoren, uste dut gero eta argiago daukadala nola hasi eraikitzen nirea.

Lehenengo eta behin, nire kontaktuen sarea eraikitzean jarriko dut nire asmoa. Horretarako, sare sozialetaz baliatu naiteke. Jadanik badaukat nire kontua facebooken eta bertan hezkuntzari loturiko hainbat taldetan sartuta nago, beraz, hortik hasi naiteke. Bestalde, nire whatsappean ere baditut nire hainbat lankideren kontaktuak eta taldeak ere, hortik ere jarraitu dezaket eta azkenik, twitter kontu bat ere zabaltzen badut, horrek lagundu nazake kontaktu gehiago biltzen. Eta blog honetako jarraitzaileak ere izan daitezke nire kontaktuetako beste batzuk.




Ondoren, intereseko publikazioak jarraitu ahal ditut nire FEEDLY kontutik, zehazki hezkuntzarekin eta konkretuki zientziekin lotutako orrialdeetako publikazioak. Honekin, nire gustoko orrialde guztiak bil ditzaket eta nire PLEan gorde.

Bestalde, blog ugari bisita ditzaket eta bertako ideiak hartu, bertako sarrerak kontuan hartu... Eta nire blogeko sarreretan egindako komentarioak ere kontuan har ditzaket, baita kontaktuak egiteko ere.

Azkenik, nik erabilitako tresna guztien zerrenda bat ere egin dezaket eta hauek nire PLEan antolatzen joan.

Buffffff, nik uste dut guzti honekin badaukadala nire PLEa hasteko beste... Lana izango da, baina azken emaitzak bere onurak izango ditu... edo hori espero dut, behintzat! 
 



Comentarios

Entradas populares de este blog

FEEDLY: VENTAJAS Y DESVENTAJAS

FACEBOOK: HAU BAI!!!