DIIGO: ZORAMENA!!!

Ez dakit egun onak izan ez ditudan, hainbeste gauza buruan, lanean arazoak, familian gaisotasunak… agian ez da nire momenturik onena DIIGO bezalako aplikazio batean burubelarri sartzeko.
Halan eta guztiz ere jarri naiz lanean, internet bidez aplikazioari buruzko hainbeste dokumentu irakurri ondoren eta hainbeste tutorial ikusi eta gero, erregistratu naiz eta eskatu dut taldeetan sartzea. Baina guzti hori egiteko, nolako zoramena! 



Lortu dudanean, jadanik zeregin bakarra neukan eginda, eta oraindik hainbeste jarduera egiteko… Ez zait batere gustatu aplikazioa. Batetik, ingelesez bakarrik lortu dudalako egitea, agian egongo da erderazko bertsioa baina nik ez dut lortu. Bestalde, lantaldeetan sartzeko eskaera bete beharra zegoen eta talde batzuk jarraian ez dutenez erantzuten uste nuen errakuntzaren bat egiten nengoela. Eta azkenik, helbideak bertako galerian sartzerako orduan ere arazoak… Buffff, oso gogorra egin zait aplikazio honekin lan egitea.

Oraindik aplikazioaren desabantailak baino ez ditut aipatu eta ez dakit gai izango naizen abantailaren bat aurkitzeko. Asko pentsatu eta gero, agian ona izan daitekeen gauza bakarra informazioaren laburbiltzea da, baina horretarako nahiago izan ditut beste tresna batzuk, adibidez, FEEDLY.

Agian denbora batera berriz saiatzen banaiz DIIGOrekin lan egiten aurkituko dizkiot bere alde onak, orain arte lortu ez dudana!

Comentarios

  1. Kaixo Iratxe,

    Diigon hastea zaila egin zait niri ere. Antzeko sentsazioak izan ditut. Oraindik jarduera bakatu ezinik nabil...
    Ordea oso potentea eta baliagarria ikusten dut interneten informazio bila egindako ibilbidea erregistratuta izateko eta ikus erraza.
    Diigorekin borrokan jarraituko dut! Ondo segi!

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

FEEDLY: VENTAJAS Y DESVENTAJAS

NOLA HASI NIRE PLEA ERAIKITZEN?

FACEBOOK: HAU BAI!!!