LANA HASI BESTERIK EZ DUT EGIN!!!
Hilabete bat daramat jadanik hainbat
sare sozialetan murgilduta, Prest-Garako 790, "Redes y entornos personales
de Aprendizaje en las áreas científicas" ikastaroari esker.
Esan beharra daukat lan izugarria
izan dudala sare sozial berriak ezagutzen, hauetan erregistratzen, euren
ezaugarriak ikasten, bidalitako hainbat jarduera egiten, beste hainbat tresnen
funtzionamenduak ezagutzen… Pufffff! Benetan lan gogorra izan da niretzat!
Baina orain, behin amaierara helduta eta lan guztiak nire gustora burututa
izanik, benetan merezi izan duela pentsatzen dut.
Baina ikastaro honen osteko lana
oraindik gogorragoa dela deritzot, hilabete honetan lana hasi besterik ez dut
egin eta orain lan horrekin jarraitzeak bai eramango didala denbora… Lehen bait
lehen nire PLEa eratzen hasi behar dut eta PLE horretan ikastaroan landutako
hainbat aplikazio, tresna, sare sozial… integratu behar ditut. Oingoz, Facebook,
twitter eta instagramekin eguneratuta nabil eta hainbat kontaktu egin ditut
jadanik, hainbat informazio erabilgarri jasotzen ari naiz… ez da gutxi hasteko.
Eskerrak eman behar ditut ikastaroa
jarraitzen lagundu diguzuen tutoreei eta baita ikastaroko kideei, guztien
artean lan sakona egitea lortu dugu eta!
Agur bero bat guztioi, oindik aurrera
sare sozialetan jarraituko dugu kontaktuan!!!
Comentarios
Publicar un comentario