ORAINGO HONETAN INSTAGRAMEN MURGILDUTA
Jadanik badaukat nire instagram kontua: iratxemonasterio da nire usuarioa. Urteak neramatzan hau egin nahian baina gero ondo pentsatu eta esaten nuen, ba, badaukat facebookeko kontua eta nahiko da! Baina egia da gero eta gehiago entzuten dala bai instagramen eta bai twitterren jendeak gauzak elkarbanatzen dituela eta agian urte hauetan zehar informazio asko galdu izan dut. Baina iñoiz ez da berandu: orain baditut facebook, twitter eta instagram beste batzuen artean. Gainera, hauekhirurak alkarri konektatuta daude!!!
Instagramekin kontaktuan jartzeko, biologiarekin zerikusi handia duten hiru argazki igo ditut eta hauen deskribapen txiki bat egin dut. Honakoak dira nik aukeratutako argazkiak:
Instagramekin kontaktuan jartzeko, biologiarekin zerikusi handia duten hiru argazki igo ditut eta hauen deskribapen txiki bat egin dut. Honakoak dira nik aukeratutako argazkiak:
Bestalde, argazki hauek twitter, facebook eta tumblr bidez ere elkarbanatu ditut:
Instagramekin aritzea nire gogokoa izan dela aitortu behar dut. Oso familiarra egin zait aplikazioa eta errez ulertu dudanez, gustora ibili naiz. Jende asko bertan murgilduta dago eta hori asko gustatzen zait, jendearekin beti harremanetan egon ahal izatea oso aukera ona da beti!!!
Guztiok animatzen zaituztet hainbat sare sozialetan erregistratzera!!!
Guztiok animatzen zaituztet hainbat sare sozialetan erregistratzera!!!
Comentarios
Publicar un comentario