PINTEREST: BAKARRIK KLIK BATEKIN GURE IDEIA GUZTIAK!

Lehenengo aldiz PINTEREST hitza irakurtzerakoan, pentsatu nuen: zer da hori? Googlen bere esanahia aurkitu eta ideien katalogo bat zela jakin izan nuen. Baina zer da ideien katalogo bat? Ba… orain badakit, Pinterest erabili eta gero argi daukat zerden ideien katalogoa eta oso erabilgarria izan daiteke hainbat gairentzat.

Adibidez, niri bidaiatzea asko gustatzen zait eta nire pinterestean izan ahal ditut bidaiekin lotutako hainbat orrialde, artikulu… Eta horrela beste gai askorekin lotutako ideiak zure tablero batean izan ditzakezu gordeta.

Guretzako, irakasleentzako oso baliagarria izan daiteke aplikazio hau, irakaskuntzarekin edo zehazkiago gure irakasgaiarekin lotutako hainbat ideia gure pintrestean gordeta izan ditzakegu eta behar dugunean zerbait bertara sartu eta bakarrik klikatuz aurretiaz gordetako hainbat orrialdetara sar gaitezke.


Nire pinteresta eraiki behar dut!!!

Comentarios

Entradas populares de este blog

FEEDLY: VENTAJAS Y DESVENTAJAS

NOLA HASI NIRE PLEA ERAIKITZEN?

FACEBOOK: HAU BAI!!!