PLEak erabilgarriak hezkuntzan?
Teknologiaren aurrerakuntzak gero eta garrantzitsuagoak dira gure bizitzan. Gero eta gehiago gara gure eguneroko ekintzetan teknologia barneratzen joan garenok. Esnatu eta jarraian mugikorra begiratzen dugu ia mezurik daukagun ikusteko, lanera heldu eta jarraian eguneroko emailak begiratzen ditugu, klaseak hasi baino lehen eskolako plataformetan sartzen gara informazio berria jasotzeko, klaseak prestatzerakoan interneten agertutako edukiak ikustatzen ditugu, klaseetan interneten aurkitutako argazki eta bideoak erakusten dizkiegu ikasleei, lagunekin chaten bidez hitz egiten dugu egunean zehar... Gure denboraren zati handi bat teknologiekin ematen dogu eta gero eta gehiago gara gure hezkuntza lanean ere teknologiak erabiltzen ditugunak.

Hausnarketa hau eginda gero, zergaitik ez PLE bat eraiki egunean zehar erabiltzen ditudan teknologia hauek biltzeko? PLE batean batetik nik egunean zehar erabilitako informazio iturriak izan ditzaket gordeta. Baita, ohitura bezala erabiltzen ditudan tresnak ere; hala nola: facebooka, twiterra, youtube, prezzi... Eta azkenik, pertsonen sare bat egin dezaket, nirekin kontaktua daukaten pertsona desberdinen sare desberdinak eratuz: familia, lankideak, ikastaroko kideak... Guzti hori PLE batean biduta edukitzean errrazagoa izango litzateke gure bizitza.
Esnatu bezain laster gure PLEra jotzea besterik ez daukagu eta bertatik egunean zehar behar izango dugun guztia egin ahal izango genuke.
JARRI EZAZU PLE BAT ZURE BIZITZAN!!!
Comentarios
Publicar un comentario