LANA HASI BESTERIK EZ DUT EGIN!!!

Hilabete bat daramat jadanik hainbat sare sozialetan murgilduta, Prest-Garako 790, "Redes y entornos personales de Aprendizaje en las áreas científicas" ikastaroari esker. Esan beharra daukat lan izugarria izan dudala sare sozial berriak ezagutzen, hauetan erregistratzen, euren ezaugarriak ikasten, bidalitako hainbat jarduera egiten, beste hainbat tresnen funtzionamenduak ezagutzen… Pufffff! Benetan lan gogorra izan da niretzat! Baina orain, behin amaierara helduta eta lan guztiak nire gustora burututa izanik, benetan merezi izan duela pentsatzen dut. Baina ikastaro honen osteko lana oraindik gogorragoa dela deritzot, hilabete honetan lana hasi besterik ez dut egin eta orain lan horrekin jarraitzeak bai eramango didala denbora… Lehen bait lehen nire PLEa eratzen hasi behar dut eta PLE horretan ikastaroan landutako hainbat aplikazio, tresna, sare sozial… integratu behar ditut. Oingoz, Facebook, twitter eta instagramekin eguneratuta nabil eta hainbat kontaktu egin ditu...